XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Esaten zioat
- Bingo, iraindu egin nindian.
- Jakina.
- Horrela sartzen nauk
Presaka bizian nagok eta inizialak soilik jartzen ditiat etiketan
- Dena esaten zian horrek.
Bingo asperturik zegoen eta etxera joan eta gainerakoa aulkian eserita leihotik entzun nahi zuen, apaizak aitorlekutik bezala, baina zegoen tokian segi zuen.
- Eta gero entregatu egin nian
Orduantxe bertan entregatu behar nian.
Ez zakiat zergatik... zerbait gertatu zitzaidaan.
Estu... estuasun bat izan zuan.
Sinpatiazko zimiko bat sentitu zuen Bingok.
Berak ere ondotxo zekien estuasunen berri.
- Bizikletaz joan ninduan.
- Cici ez zegoan etxean, eta amari entregatu nioan.
- Etxera itzuli ninduan.
- Bizikleta garajean utzi nian.
- Etxera sartu ninduan...
Historia kontatzen ari zen lekukoen tranpalean balego eta xehetasun guztiak zuzen esan beharra baleuka bezala.